Planaren helburua, Donostia Sustapenaren bitartez martxan jarrita, hiriko ekonomia eta enplegua bultzatuko duten proiektu berritzaileak garatzea da, pertsonak erdigunean jarriz eta ekosistemako eragileekin elkarlanean arituz. Planaren hiru milioi euro berrikuntza sustatzeko laguntza ekonomikoak finantzatzeko erabiliko dira.

Ane Oyarbide, Ekonomiako eta Bertako Enplegurako zinegotziak, Teresa Ribera, Trantsizio ekologikorako eta erronka demografikorako ministroarekin partekatu du saioa. Donostia Sustapenaren bitartez, gure hiria Fundazioko kide da 2022az geroztik, hirietako garapen ekonomiko eta sozialaren eragile gisa berrikuntza sustatzea helburua duen fundazioa.

Uztailaren 1etik 5era, mundu osoko gazteekin batera, ekintzailetza-esperientzia trinkoa bizitzeko aukera paregabea eskaintzen du. Jarduera hau EKINN Akademian (EKINNen prestakuntza- eta trebakuntza-ildoan) sartzen da, eta datozen hilabeteetarako programa-sorta zabala dakar berekin. Uztailaren 1etik 5era, EKINN —Donostiako berrikuntza- eta ekintzailetza-nodo berria— hirian aitzindari izango den jarduera baten eszenatoki bihurtuko da: EKINN Campus Donostia. Entrepreneurship School of San Sebastian, Donostia Sustapenaren prestakuntza-, trebakuntza- eta konexio-programa berria.

Donostiako gazteen artean prestakuntzarako eta garapen profesionalerako aukerak sortzera bideratuta dagoen hitzarmen bat izenpetu berri dute Donostia Sustapenak eta Deustuko Unibertsitateak. Ane Oyarbide Ekonomia eta Tokiko Enplegu zinegotziak eta Juanjo Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektoreak akordioa sinatu dute gaur Donostian.

Donostiako Sustapenak, Interreg Europe programaren diru-laguntza jasotzen duen NOTRE (Novel Methods Improving Production Innovation Potential with Examples of Senior Care- Related Solutions) proiektuaren jarraipen-bilera antolatu zuen apirilaren 23 eta 24ean. Proiektu honetan, Europako hainbat herrialdetako (Finlandia, Hungaria, Errumania, Frantzia, Italia, Irlanda eta Espainia) 11 bazkidek hartzen dute parte eta helburu nagusia, osasunarekin eta zahartze osasungarriarekin lotutako berrikuntzara bideratutako tresna politikoak hobetzea eta produktu edo zerbitzu berriak garatzen laguntzea da, osasun-ekosistema indartzen laguntzeko.

Donostiako garapen ekonomikorako agentziak guztira 9 milioi euro bideratu zuen 2023an. Sozietateak handitu zuen ekintzailetza arloan urtean egiten zuen batez besteko inbertsioa, 2,5 milioi euro inbertitzea lortuta. Donostiako Sustapenak, hiriaren sustapenerako eta garapen ekonomikorako agentziak, 2.639 zerbitzu eman zituen iaz (2022an baino % 34,8 gehiago), 2.564 pertsona artatu zituen (2022an baino % 60,4 gehiago), 1.352 enpresari lagundu zien (+% 4,6) eta 295 proiektu ekintzaile babestu zituen, erakundearen 2023ko jarduera balantzeak adierazten duen moduan.